Donostiako maratoi erdia burutu zuen Andoni Salsamendik. 1:40:31ko denboran errenditu zuen 21 kilometroko proba. Javi Lopez, berriz, Santurtziko triatloian aritu zen, maila oso txukuna emanez.
Lau herritar Zarautzera
Hurrengo asteetatako hitzorduetako bat Zarauzko triatloia izango da –ekainaren 11n jokatuko da–. Lau herritar joango dira bertara: Ramon Altuna, Andoni Illarramendi, Imanol Arteaga eta Asier Gorostegi.
Asteon ere badituzte hitzorduak lasarteoriatarrek. Ondarroan ariko dira Andoni Salsamendi eta Ramon Altuna, larunbatean; Pili Bodegasek, aldiz, Pasai Donibaneko triatloia egingo du igandean.
Asteleheneko alean Andoni Illarramendirekin izandako solasaldia argitaratuko dugu. Pasa den larunbatean IronCat proba burutu zuen, bederatzigarren postuan helmugaratuz.