Buruntzaldea IKTko igerilariak primeran Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 2a

Buruntzaldea IKTko kide Lander Sorozabal, Ainhoa eta Leire Martin, Paula Sevillano, Unai G. Somovilla, Iñaki Arregi, Joane Arzalluz, Aintzane Sarobe, Ane Artola, Paula Cebria eta Unai Rodriguez Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan aritu ziren iragan larunbatean, Gipuzkoako selekzioarekin.

Bilbon jokatu zen lehiaketa. Hiru urre, bost zilar eta bi brontze, Espainiako txapelketarako beste gutxieneko bat –Leire Martinek egin zuen, 200 tximeleta proban– eta taldeko sei errekor berri erdietsi zituzten aipatu igerilariek.

“Egun bikaina izan zen larunbatekoa; oso gustura itzuli ziren denak etxera”, nabarmendu du Borja Apeztegia prestatzaileak.