Bi herritar UZtrail lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 2a

Pasa den larunbatean jokatu zen UZtrail lasterketa jokatu zuten Jose Ramon Mendizabal eta Joseba Iparragirre herritarrek. 22 kilometro eta 1.600 metroko desnibel positibo metatuko ibilbidea osatu zuen biek.

Iparragirre 68. postuan helmugaratu zen; kronometroa 3:01:34an geratu zuen. Handik gutxira iritsi zen Mendizabal, 73. postuan hain justu; 3:07:02ko denbora eginez amaitu zuen proba.

Euskal Herriko mendi erronka

Hainbat lasterkari dabiltza han eta hemen Lasarte-Oria ordezkatzen. Iristear den asteburuan ere bai: Iñaki Letamendi eta Javi Olazagoitiak Euskal Herriko mendi erronkan hartuko dute parte. Leitzan jokatuko da, larunbat goizeko zortzietan hasita. 67 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute parte hartzaileek.