Bestalde, Alazne Gonzalez jubenila ere lehiatu zen Gasteizko Abetxuko kiroldegian jokatutako txapelketan. Mazekin hirugarren postua eskuratu zuen, eta bigarrena zintekin. Sailkapen orokorrean bigarren izan zen Gonzalez, eta zilarrezko domina irabazi zuen jubenil mailan.