2016 urteko San Pedro Jaiek badute irudia. Ainhoa Iturrioz herritarrak egindako lana aukeratu du Lasarte-Oriako Udalak aurtengo egitarauaren iragarle izateko.
Jesus Zaballos alkatea, Txus Alonso Jaiak batzordeko burua eta Rosa Illarramendi eta Xabier Goitia udal-teknikariak izan dira gaur goizeko kartelaren aurkezpenean. Era berean, Ainhoa Iturrioz lehiaketako irabazleari saria eman diote.
Alkateak azaldu legez, guztira 22 lanen artean egin behar izan dute hautaketa Jaiak Batzordeko kideek. Erabakia hartzeko gainera, Manuel Lekuona kultur etxean, Gaztelekuan edo udalaren web orriaren bitartez jasotako iritziak kontuan izan dituzte.
Era honetara, Ainhoa Iturrioz herritarrak eskuratu du 600 eurotako saria.
Ainhoa Iturrioz herritarrak agerraldian aipatu duenez lehenengo aldia da lehiaketara aurkezten dena. Kartelean jaietako gauza garrantzitsuenak irudikatzen saiatu dela ere azpimarratu du.