Xumela koruak, Anoetako Musika Eskolako haur, gazte eta helduak izan zituen lagun.
Kantu alaiak eskaini zituzten Txapas zuzendariaren eskusoinuaren erritmoari jarraituz.
Hurrengo hitzordua Zabaletako jaietan dute Xumelako kideek. Igandeko bazkari herrikoiaren ostean kantu festa egingo dute eta herritarrak gonbidatzen dituzte honetan parte hartzera.