Jaialdi handiarekin hasiko da Antzerki eta Dantza hamabostaldia

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 30a

Kukuka Antzerki eta Dantza eskolako kideek urtero legez urtean zehar egindako lana erakutsiko dute ekainaren 6tik 19ra. 57 talde eta 500 ikasle izango dira bi aste hauetan Manuel Lekuona kultur etxeko oholtzara igoko direnak. Gaur goizean egitaraua aurkeztu da Udal ordezkariekin batera.

Bi berrikuntza daude aurtengo edizioan.

Lehena, hamabostaldiari hasiera emango dion festa da. "Aurten ez da desfile erraldoik egingo. Baina hamabostaldiaren hasieraren berri emateko jaialdia egingo da," azaldu du Kontxu Iartzak.

Txokolatada eta hainbat emanaldia aurreratu dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, jaialdia Loidi Barren pilotalekuan egingo dela jakitera eman dute.

Eta azken egunean egin ohi zen, Dantzaz Blai egunean dago beste berrikuntza. Dantza saioak bi egunetan banatuko da. Honela, ekainaren 18an, arratsaldean dantza garaikidea izango da. Ekainaren 19an berriz, goizean, euskal dantza eta arratsaldean euskal dantza sorkuntza emanaldiak izango dira. "Era honetara, euskal dantza eta euskal dantza sorkuntza sailek bakoitzak bere lekua hartzen dute," aipatu du Maider Oiartzabal.

Antzerkia txiki eta handiak

Bien bitartean, Landaberri eta Sasoeta ikastetxeko, Zubieta eskola txikiko, gazte eta helduen taldeek haien antzelanak aurkeztuko dituzte.

Ekainaren 7an, LH5 eta Sasoetako LH4 eta LH5 mailako gaztetxeen saioa izango da. Ostegunean, ekainaren 9an, LH3 eta LH4 mailakoek hartuko dute oholtza. Bi saioak 19:00etan hasiko dira.

Ekainaren 8an, 11an, 12an eta 14an ez da saiorik izango.

Ekainaren 13an, 18:00etan, Landaberri, Sasoeta eta Zubietako ikastetxeetako txikiek haien lanak aurkeztuko dituzte.

Ekainak 15ean, asteazkenean, DBH 1 eta 2 mailakoen antzerkia ikusi ahalko da 19:00etan.

Ostegunean, berriz, 18:00etan LH6 mailakoen bi lan eta, 21:00etan, gazteen saioa ikusi ahalko dira. 

Ostiraletan, berriz, helduen txanda izango da. Ekainak 10ean, 'Ilargiaren bila' lana eta ekainaren 17an, 'Itxaroten' lana eskainiko dituzte. Bi saioak 20:00etan izango dira.

Sarrera

Arratsaldeko eta dantza saioetako sarrerak "modu sinbolikoan" euro bateko prezioa izango dute. Hauek saioak hasi baino ordu bere lehenago jarriko dira eskuragarri Manuel Lekuonan bertan.