Oria auzoko jaiak antolatzeko bilera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 30a

La Esperanza auzo elkarteak Buruntzazpi elkartearekin eta Oria auzoko bizilagunekin batera 2016 urteko jaiak antolatzeko Batzordea eratu dute.

Batzordeak auzoko jaiak antolatza du helburu: Karmengo Amaren eguna uztailaren 16an, larunbata eta Loiolako Inaxio Deunaren eguna, uztailaren 30 eta 31an, larunbata eta igandea.

Oriako bizilagunak, bereziki gurasoak gonbidatzen dituzte batzordean lan egitera edo egitaraua osatzeko proposamenak, iradokizunak edo ideak ematera.

Era berean, ekainaren 2an ostegunean, 19:30etik aurrera, bilera izango dela jakitera eman dute.