Goizean herriko kaleetan zehar desfilatu zuten Faltzesko Makaia, Sestaoko Salleko, Oreretako Ereintza, Usurbilgo Orbeldi eta herriko Kukuka zein Erketz taldeetako dantzariek. Hainbat guraso eta lagun gerturatu ziren emanaldiaz gozatzera. Hasieran primeran joan zen dena, baina hamabiak aldera belztu egin zen zerua, eta euri zaparrada hasi. Horren eraginez, etenaldi bat egin behar izan zuten.
Goizeko panorama ikusita, Erketzeko kideek erabaki zuten arratsaldeko ekitaldi nagusia Michelingo pilotalekuan egitea. Horretara ere hainbat ikusle gerturatu ziren. Arestian aipatutako bost taldeetako dantzari txikiek euren trebezia erakutsi zuten beste behin. Amaieran, fandagoa, arin-arina eta kalejira dantzatu zituzten denek batera.