Gaurko goiza kirolez kirol igaro dute Eskola Kirola egitasmoan parte hartu duten neska-mutilek. Michelingo kirol instalazioetan elkartu ziren, eta hainbat diziplinatan jokatu: saskibaloia, futbola, herri-kirolak, brillet-a, bestelako jolasak... Ez zuten aspertzeko betarik izan neska-mutil gazteek.
Amaieran, egitasmoaren antolatzaile den Ttakun KEko arduradun eta begiraleek opariak banatu zituzten jaialdira bertaratutakoen artean. Orain, atseden hartzea dagokie denei, 16/17 ikasturtean are indartsuago bueltatzeko.