LGTBfobiaren aurkako lokarriak banatuko dira Ostadarren jaialdian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 27a

Bihar goizean, Emakume zentroaren eta Gehituren eskutik, homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia gaitzetsi eta jarrera hauei aurre egiteko lokarriak banatuko dira Ostadarren denboraldi amaierako jaialdian.

Honetaz gain, Gehituri eta Emakume zentrori buruzko informazio zabala eskaintzeko mahai informatibo bat ere egongo da 10:00etatik areto-futbol finalak amaitu arte.