Giza-katea osatzeko hitzordua

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 27a

Igandean, Donostian osasunaren alde eta erraustegiaren kontra giza-katea egingo da Onkologiko eta Diputazio bitartean. Lasarte-Oriak Easo Plaza eta Londres Hotela bitarteko zatia osatu behar du eta bertan 500 lagun egotea espero da.

Aire Garbia plataformak lasarteoriatarrak biltzeko ordu eta lekua finkatu du, 11:30ean Easo Plazan. Herritarrak puntualak izatea gomendatzen du plataformak: “Katea osatzeko bataz beste 12:00ak arte izango dugu”.