Herritarrek dagoeneko udalaren webgunean, lasarte-oria.eus kontsultatu dezakete ekainaren 26ko hauteskundetarako mahaian egotea egokitu zaien. Gaur burutu da zozketa ez ohiko batzarrean alderdi politiko guztien ordezkariak bertan egonda. 9.719 bizilagunen artean zoriz egin du aukeraketa udalak azken urteetan erabiltzen duen programa informatikoaren bidez. Hau gidatzen aritu da udaleko informatika arduraduna Juantxo Morcillo, zozketa gardentasun osoz eta arazorik gabe burutzen zela ziurtatuz.
Guztira 216 herritarrek osatzen dute zerrenda, mahai bakoitzeko presidente bat eta bi kidek; kargu bakoitzaren bi ordezkoak ere izendatu dira.