Izkiña edo Txindoki. Bietako batek altxako du ikurrina eta txapela jantziko. Bi talde horiek jokatuko dute herriko txapelketako final handia. Ez da izango lehenengo aldia, behin baino gehiagotan sailkatu baitira bi taldeak. Azkenekoz 2014an aritu ziren elkarren kontra finalean, eta Izkiña nagusitu zen, 5-2. Aurtengoan ikusteko dago zer gertatuko den, eta El Punto tabernaren lekukoa nork hartuko duen. Erantzuna, larunbatean, 12:00etatik aurrera, Udal Kiroldegian.
Hori baino lehen, Also eta Reformas Lagunak taldeek kontsolazio finala jokatuko dute, 10:00etan. Aipatutako bi neurketen artean, Jalguneko kideek lagunarteko partidutxo bat prestatu dute, 11:30erako.
Ondoren, bazkaria
Txapelketako partiduak jokatu eta gero, bazkari legea egingo dute areto-futbol alorreko kideek Loidibarren pilotalekuan, 14:00etan.