Nely Carla Alberto Frantziako Kopako garaile

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 26a

Brest Bretagne Handball taldeak Frantziako Kopa irabazi zuen iragan larunbatean, Toulon 25-16 mendean hartuz. Nely Carla Alberto lasarteoriatarra da Brest-eko jokalarietako bat.

Lau gol sartu zituen finalean. Taldea bigarren mailan aritu da aurten, baina dagoeneko kategoria gorenera igota dago. Datorren urtean non ariko den ez daki Albertok, eskaintza ugari ditu eta.