Errugbiaz gozatu zuten Landaberri eta Sasoetako hainbat gaztetxok larunbat goizean, Michelingo zelaian. Beltzak errugbi eskolako kideek hainbat joko eta jarduera prestatu zituzten neska-mutilentzat, kirol diziplina horren nondik-norakoak erakusteko. Ezin gusturago aritu ziren haur eta begiraleak.
Amaitu ostean, hirugarren denbora eginez berritu zituzten indarrak guztiek.