Luken Carbayeda nagusi Mutrikun

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 26a, 18:00

Buruntzazpi taldeko junior Luken Carbayedak Mutrikun jokatutako Atxukale saria irabazi zuen joan den larunbatean. Era berean, mendiko sailkapena ere zakuratu zuen.

Astebukaera biribila izan zen aurrekoa Buruntzazpi txirrindularitza taldearentzat. Junior mailan, Luken Carbayeda herritarra nagusi izan zen Mutrikun jokatutako Atxukale sarian. Sprintean Iker Imaz eta Luis Mari Garikano baino bizkorragoa izan zen, eta podiumeko maila gorenera igo. Iñigo Altuna taldekidea zazpigarren helmugaratu zen.

Infantil mailan ere eman zuten zeresana Bazpiko txirrindulari gazteek. Asier Pozo eta Beñat Carbayeda lehenengo eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren.