Gaztetxoen artean kirola sustatzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 24a

Larunbat goiz atsegina igaro zuten herriko hainbat gaztetxok, Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatutako kirol sustapen jardunaldian. Hainbat joko eta jarduera egin zituzten neska-mutilek, Michelingo atletismo pista. Amaieran, materiala zozketatu zen parte hartzaileen artean.

Txus Alonso kiroletako zinegotziaren eskutik jaso zituzten haurrek sariak. Erika Santano Martinek irabazi zituen padelera jokatzeko palak; tenis erraketak, berriz, Aroa Gonzalez Lopezek; eta, azkenik, Irati Valdivia Minguezek bizikleta bat jaso zuen.