Plaza dantza, eguraldiari aurre eginez

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 22a

Nahiz eta euria egin, igandean plaza dantza saioko kideek ez dute kale egin. Hilabeteko laugarren igandea izanik, Okendo plazan bildu eta arkupeetan eguraldi txarrari aurpegi ona erakutsi diote.

Hurrengo hilabetean ekainaren 26an batuko dira.  Hala baina, plaza dantzez gozatzeko aukera izango da hilabetean zehar egingo diren beste hainbat ekitaldietan. Hitzordu ezberdinen berri emango dugu ekitaldiak hurbildu ahala.