Udal aparkamendu libreak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 20a

Okendo plazako eta Donostia Etorbideko garajeetako aparkaleku plazak inguruko bizilagunei esleitu ostean, 39 geratu dira libre.

Inguruko bizilagunen eta langileen artean plazak esleitu eta gero, 35 plaza libre geratu dira Okendo plazako parkinean eta beste 4 Donostia Etorbidekoan.

Horietako bat alokatzeko interesa dutenek Betelu gestoriara jo beharko dute -Aralar plaza 6, edo 666409194 edota 943364886 telefonoetara deituz. Aparkaleku guztiek hilean 60 euroko kostua dute eta 17 metro karratu baino txikiagoak dira.