Lasarte-Oria Enplegu-Mahaia eratu da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 20a

Gaur goizean, Lasarte-Orian enpleguarekin zerikusia duten entitateak Villa Mirentxun bildu dira. Helburua Lasarte-Oriako Enplegu-Mahai sortzea.

Urtarrileko Udalbatzarrean onetsi zen organo honen sorrera, otsailean erregelamendua argitaratu zen eta martxoan lanean hastekoak ziren. Gaur goizean eman da azken pauso hau.

Jesus Zaballos alkateak espero du mahai berri hau herrian enpleguaren alde parte hartzeko giltzarri bihurtzea. 

Udalak ohar bidez azaltzen duenez, jaio den kontsulta-organo honek erreminta gisa balioko du. Honen bitartez, eragile publiko nahiz pribatuen lana koordinatu eta gure herrian enplegu-sutapeneko politikak inplementatuko dira.

Partehartzaileak

Udalak jakitera mean duenez, Enplegu-Mahaian parte hartuko dutela baieztatu duten entitateak hauek dira: PSE-EE, EH Bildu, ADLOP, EAJ-PNV eta PP udal-taldeak, ELA-STV, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Aterpea, Lanbide, Usurbilgo Lanbide Eskola, Zubigune, Michelin fundazioa, Donostiako Sustapena, Gureak, Gipuzkoako Bazkundea, ADEGI, REAS, Elkartu, Aspegi-Emekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia. 

“Ordezkaritza bikaina, abiatzen ari den lanerako,” Udalaren ustetan.

Enplegu-Plana

Jesus Zaballos alkatea lehendakari izango du Enplegu-Mahaiak eta aztergaien artean aurreikusia dago Lasarte-Oriako Udalak onetsitako Enplegu-Plana aurkeztea, hori izango baita garatuz joan diren lanetarako oinarri gisa balioko duena.