Raul Gomez Margallo bigarren Minbiziaren Aurkako lasterketan, Donostian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 19a

Hainbat herritarrek –guztira, 34k– hartu zuten parte II. Minbiziaren aurkako lasterketan, Donostian, pasa den igandean. Raul Gomez Margallo izan zen azkarrena; bigarren postuan helmugaratu zen, 22:34ko denbora eginez.

Zazpi segundo gutxiago behar izan zituen ibilbidea osatzeko irabazleak, Imanol Gonzalez donostiarrak. Emakumezkoetan, Claudia Behobide hondarribitarra izan zen bizkorrena. Lehenengo herritarra, berriz, Maite Salazar izan zen, 29:59ko denbora eginez.