Antolatzaileek zehaztu dutenez, "borondatezkoa" da parte-hartzea. Kirol txandal bat jantzita eramatearekin aski izango dute neska-mutilek, larunbat goizean zehar egingo dituzten jokoetan aritzeko. Errugbian jokatu eta izerditu ostean, "hirugarren denbora" famatuarekin emango diote amaiera topaketei, denek elkarrekin.
Beltzak errugbi eskolako eta Landaberri zein Sasoeta ikastetxeetako irakasleek zuzenduko dituzte jarduera guztiak.