Rafa Lopezen lana Alquimia fanzinean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 18a

Rafa Lopez herritarraren kontakizunetako bat Alquimia Fanzineko hilabete honetako zenbakian argitaratu dute.

Kontakizunak 'Carassius Auratus' du izenburua. Idazleak azaldu modura, arraingorri bat da protagonista eta honek “bere ikuspegitik, bere beirazko” mundutik pertsonak nola ikusten dituen azaltzen du.

Ez da hau Lasarte-Oriarekin duen lotura bakarra. Izan ere, 62. zenbaki honetako aurkezpena Lasarte-Oriako Trumoi tabernan egin baitzen maiatzaren 12an.

Alquimia Fanzinea

Alquimia Fanzinea fanzine literario ilustratua da. 2005. urtean sortu zen eta underground kultura literarioa zabaltzeko tresna bezala definitzen du Rafa Lopezek. Honetan kontakizunak, olerkiak eta ilustrazioak aurki daitezke.

Fanzinea Donostian banatzen da batik bat. Oreretan Mikelazulo kultur gunean eta orain ere Trumoi Tabernan eskuratu daiteke.

Fanzineko web orrian, www.alquimiafanzine.org, ere kontakizun guztiak eskuragarri daude.