Posta bidezko bozka

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 17a

Ekainaren 26an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak ospatuko dira. Hori dela eta alderdi ezberdinek egun horretan Lasarte-Orian ez dauden herritarrei posta bidezko bozka erabili dezaketela gogorarazten diete.

EAJk  ondorengo telefono zenbakiak jarri ditu interesatu guztien eskura posta bidezko botoa tramitatzeko zalantza guztiak argitzeko, 689 719 018 eta 943 363409.

PSE-EEk berriz, Ganbo kalea 1 zenbakian dagoen Casa del Pueblon azalpen guztiak eskainiko dituztela jakitera eman du.