Udako txokoak prestatzeko bilera parte hartzailea ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 16a

Uztaileko eta abuztuko Udako Txokoak antolatzeko bilera deitu dute hurrengo ostegunean, hilaren 19an. 17:30ean hasiko da anbulategiko bigarren soilaruko bilera gelan.

Saio parte hartzaileak izango direla iragarri dute. Horregatik bai gurasoen baita haurren agertzea eskertuko dute. Besteak beste, aurtengo Udako Txokoetan zein balio eta oinarri landu nahi diren eztabaidatuko dute, horretarako egokiak izan daitezkeen ekintzak identifikatuz.