Azken orduko aldaketak asfaltatze-kanpainan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 16a

Gaurko Txintxarri aldizkarian argitaratu legez, gure herriko kaleen asfaltatze-kanpainak aurrera darrai. Baina azken orduko antolamendu aldaketak direla eta, hurrengo eremua Kale Nagusia izan beharrean, Asteasuain kalea izango da.

Era honetara, bihar eta etzi, Asteasuain Kalean egungo zoladura fresatu eta ondoren asfalto geruza berria zabalduko dute 

Egun horietan, eskolako autobusak Atsobakar Kaletik sartu beharko du, eta errei bat egokituko da automobilak igarotzeko.

Lan horiek amaitutakoan, gaur paperean argitaratu moduan, Kale Nagusia asfaltatuko dute.