Lasarte-Oriak ezin izan zuen Bergara gainditu Herriarteko txapelketako final hamaseiretan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 15a

Lasarte-Orian 2-1 galdu ostean, balentria egin behar zuten pilotari lasarteoriatarrek txapelketan aurrera egin ahal izateko. Bergaran, berriz, ez zuten garaipenik lortu ostiralean.

Kanporaketa goiz okertu zen. Julen Urruzola eta Alex Etxeberria kadeteek Mitxelinen 20-22 galdu zuten, eta bueltakoan irabaztea garrantzitsua zen final zortzirenetan egon ahal izateko. 22-8 irabazi zuten azkenean Ander Etxaniz eta Alex Roig bergararrek. 

Gazte mailan, berriz, Jagoba Mendizabal eta Eneko Sarasola 22-1 garaitu zituzten. Emaitza horrekin, talde lasarteoriatarra txapelketatik kanpo geratu zen matematikoki. Izan ere, gutxienez bi partidu irabazi behar zituzten aukerak izateko. 

19-11 aurretik jarri ziren senior mailan Jon Pello Artetxe eta Mikel Elola. Aritz Rezustak eta Eneko Muguruzak ez zuten amorerik eman eta buelta eman zioten norgehiagokari, 22-20 irabaziz.