Errauskailuaren kontrako ekintza ugari maiatzan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 12a

Erraustegiaren kontra datozen astetan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu du Aire Garbiak.

Aire Garbia plataformak jakinarazi du hurrengo astetan zenbait ekintza egingo direla erraustegiaren kontra. Nagusia Onkologikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza lotuko dituen gizakatea izango da, hilaren 29an. 

Zabaltze lanak

Gizakatean ahalik eta lasarteoriatar gehien egotea jarri dute helburu Aire Garbiako lagunek. Hori dela eta, informazioa zabalduko dute larunbat honetan. Halaber, erraustegiaren eraginei buruzko datuak jakitera eman nahi dituzte.

Horregatik, buzoneo orokorra egingo dute Gipuzkoa osoan. Hiru mezu nagusi zabaldu nahi dituzte, gizakatearen egunean mobilizaziorako deia egiteaz gain: 

  • Lehenik eta behin, "erraustegien inguruan minbizia arriskua areagotu egiten dela" nabarmendu nahi dute. Carlos III Unibertsitatean egindako ikerketa bat aipatuko dute horretarako.
  • Gipuzkoarroi egindako "lapurreta" dela diote. Aurrekontuetan hasieran adostutako 300 milioi eurotatik 1.200era jauzi egin duela salatuko dute.
  • Azkenik nabarmenduko dute "zabortegiak ez direla irtenbidea". Haien ustez, gakoa hondakin gutxiago sortzea da.

Txirrinka

Hilaren 21ean, Txirrinka ekimena Lasarte-Oriatik igaroko da. "AHT eta tokian tokiko proiektu txikitxaileak" salatuko dituen txirrinda martxa da. Zubietarrek lasarteoriatarrei Eusko Treneko geltokian pasako diete testigua, eta hauek Hernaniraino eramango dute 13:00etatik aurrera. 

Ekimenari buruz informazio gehiago eskura daiteke euren webgunean.