LOKEko judokak Espainiako txapelketetan lehian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 11

Espainiako infantil eta kadete mailetako judo txapelketetan aritu ziren LOKEko judoka Martin Sebastian eta Ander Garrido, pasa den asteburuan. Lehenengo kanporaketa gainditzea ez zuten lortu, baina Madrileko esperientzia primeran etorriko zaie etorkizunera begira.

Astebete lehenago, Esteban Martinez aritu zen Madrilen, absolutu mailako Espainiakoan. Francisco Campos valentziarrarekin neurtu zituen indarrak, eta borrokaldia galdu.