Sufrimendua ulertzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 10a, 14:45

Danok Kide elkarteak antolatzen dituen XIII. Balioetan Hezi hitzaldi zikloari hasiera eman zitzaion atzo arratsaldean.

Jesusu Eguizabal Danok Kideko ordezkariak hitzaldi zikoen aurkezpenean azaldu moduan, sufrimendua da aurten Balioetan Hezi hitzaldietan jorratuko den gaia eta horrelako egoeratan dauden pertsonekin esperientzia handia duen Baketik elkartea da horri buruz hitz egingo duena, zehazki Iker Uson elkarteko kidea.

Iker Usonek besteak beste, "ez daukagu makil magikorik sufrimendua desagertarazteko. Eguneroko gauza da eta gaur egun zoritxarrez jende askok pairatzen du,adierazi zuen gaia aurkeztean.

Hiru saio eskainiko ditu Baketikeko kideak, "zuek ni sufritu behako nauzue", aipatu zuen ironikoki hauek azaltzerakoan. Batetik atzo, sufrimendua zer den, nola ulertzen den azaldu zuen. 

Gaur, sufrimendua nola sortzen den aztertuko du. Horretarako biktimak eta biktimismoari buruz hitz egingo du. Era berean, sufrimenduaren arrazoi zentzuzko eta zentzugabeei buruz mintzatruko da.

Asteazkenean berriz, sufrimenduaren zergatira joko du. "Zerk immobilizatzen gaituen eta nola aztertuko dugu," aipatu zuen Baketikeko kideak. Honetaz gain, egoera horretatik ateratzeko laguntza bideak ere jorratuko ditu.