Alaba, anai, aita, amona, aitona, gurasoak... Adin guztietako senideek batera jolasteko aukera izango da.
Jolasak ezagutzak eta baloreak oharkabean transmititu eta jasotzeko tresna dira eta senideek eginez gero, ez dago haurrentzat hoberik.
Hizkuntza transmisioa ere garrantzitsua denez, saioak euskaraz izango dira.
Auzo ezberdinetan
Ekimena Lasarte-Oriako lau plaza ezberdinetan eramango da aurrera.
Lehen hitzordua Okendo plazan izango da ostegunean, maiatzaren 12an. Maiatzaren 19an, berriz, Jaizkibel plazan izango dira; Oria auzoan maiatzaren 26an eta ekainaren 2an Zabaletako jaietan.
Saioak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.
Izena ematerik ez
Saioetan parte hartzeko ez da izenik eman behar.
Amaraun Klubeko lagunek familiei gonbida egiten diete saioetara hurbildu, gozatu eta jolastera.