Hainbat lasarteoriatar hurbildu dira aurkezpen ekitaldira. Idazlearen azalpenak adi entzun ostean, galderak egiteko eta liburua erosteko aukera izan dute. Etxabek jakinarazi duenez, salmentagatiko irabazien zati bat Medicus Mundi Gipuzkoa erakundeak eramango du. Amazon plataforman ere erosi daiteke eleberria.
Sion Selaphain alkimistaren gorabeherak
Gerrate bortitzez jositako garai ilunen ostean, bakea iristen da Seleneko Uhartedira. Sion Selaphain alkimista gaztearen istorioa kontatzen da eleberrian. Zigilatua geratu da haren patua, kleroak bere familia kondenatu ostean.
Gaiden maisuak heriotz seguru batetik libratzen du Sion, eta bizi-filosofia berri bat erakutsi. Hori abiapuntutzat hartuta, bizitza berri bati ekiten dio Sionek, eta anaia salbatzen saiatuko da.