Aukera ezazu jaietako kartela

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 6a

Aurtengo San Pedro jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa martxan da. Maiatzaren 20ra arte bozkatu ahal izango da Udalaren webgunean.

2016ko San Pedro jaietarako bi hilabete eskas falta direla, Udalak aurtengo kartela zein den erabakitzeko lehiaketa abiatu du. Guztira, 22 lan aurkeztu dituzte. Proposamen horiek webgune honetan ikusi ahal dira. 

Maiatzaren 20a bitartean sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eus posta elektronikoan iritzia eman ahal izango da. Jaietako batzordeak azaldu duenez herritarrek pentsatzen dutena jakin nahi dute. Hala ere, nabarmendu dute azken hitza haiek izango dutela.

Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.