David Fernandez Iturbe irakasleak eta hainbat ikaslek -Mertxe, Esther, Mari Angeles, Mari, Mari Carmen, Mariaje, Casi, Pedro, Isabel eta Guadalupek- margotutako hainbat koadro erakutsiko dituzte Jalgi Kafe Antzokian, maiatzean zehar. Herriko Estudio del Pintor eskolan aritzen dira arte diziplina horiek lantzen.
Olio eta arkatzez egindakoak dira margolanak. Estilo oso desberdinetako obrak ikus daitezke Jalgin: paisaiak, erretratuak, eta abar. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, koadro horietako batzuk salgai daude. Norbaitek erosteko interesa edukiko balu, Jalgiko zein Ttakuneko kideekin jarri beharko lukete harremanetan.