Gaztetxoentzako danborradan izena emateko epea irekita

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 3a

Jakinarazi dutenez, 2016ko gaztetxoentzako danborradan izena emateko epea irekita dago.

Maiatzaren 10era arte irekita egongo da gaztetxoen danborradan parte hartzeko epea. Manuel Lekuona kultur etxeko erakusketa gela ohian eman ahal izango da izena arratsaldeko 18:00tatik 19:00etara.

Entseguak ekainean egingo dituzte Sasoeta ikastetxeko gimnasioan. Astelehenetan eta asteazkenetan elkartuko dira, 17:15etatik 17:45etara kantinera eta gastadoreak, eta 18:00tatik 19:00etara danbor eta barrilak.