E-musik jaialdiari ostiralean emango zaio hasiera. Goizeko 11:00etan, bertako zein atzerriko 8.500 musika ikasle inguruk musika emanaldia eskainiko dute Donostiako Illunbe zezen plazan. Lasarte-Oriako Udal musika eskolako trikitilariak ere bertan izango dira.
Erreperio anitza interpretatuko dute musikari gazteek, eta dantzak ere tokia edukiko du jaialdian. Euskarazko lehenengo operarekin, 'Txanton Piperrirekin', hasiko dute ekitaldia. Ondoren, Donostiako martxaren eta Europako ereserkiaren txanda etorriko da. Donostia 2016 hiriburutzarako espreski konposatutako 'Musikatu Bizitza' abestiarekin amaituko dute.