Zarautzera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 2a

Gipuzkoako jubilatuentzako ekitaldia antolatu dute Zarautzen.

Lasarte-Oriatik Biyak Bat jubilatuen etxeak bidaia antolatu du Zarautzera maiatzaren 14ean. Goizeko 10ak aldera abiatuko dira, eta bisita gidatu bat egin ostean elkarrekin bazkalduko dute. Kartetan eta bingoan ere arituko dira. Amaitzeko, eztarriak frogatu eta gorputzak astinduko dituzte antolatutako karaoke eta dantzaldian.

Guztira, prezioa 28 eurokoa da, eta izena jubilatuen etxean eman ahal izango dute maiatzaren 6a iritsi aurretik. Goizeko 10:30etatik 12:30etara arte dute horretarako.