Ikurrinak eta esteladaz betea egon da asteburu honetan Lasarte-Oriako erdialdea. Bi kuadrillen arteko harremana bi herri eta herrialdeen senidetze bihurtu da. Eta asteburu honetan, Tarragonako Torredembarra herriko 200 bat pertsona izan dira gure herrian. Hori dela eta, hainbat ekitaldi izan dira Okendo plaza eta herriko kaleetan.
Larunbata eguerdian, txistularien eta Oaintxe in deu! txarangaren doinuek motorrak martxan jarri zituzten.
Txarangaren doinuak jarraituz, katalan, zein euskaldun kalejira txikia egin zuten erdialdean.
Okendo plazara bueltatzean topaketa kultural honen zergatia eta nondik azaldu eta ongi etorri ekitaldiari hasiera eman zitzaion. Agurra, soka-dantza, sorgin dantza eta kalejira eskaini zitzaizkien Herrialde Katalanetako lagunei eta hauetako batzuk soka-dantzan eta kalejiraren parte izan ziren.
Txalagore taldearen notek bazkal ordura arteko tartea girotu zuten.
Desfile ikusgarria
Babarrun jana ederra dastatu zuten Okendo plazan bildu ziren lagunek.
Bazkal ostean ere, txarangak kaleak alaitzen jarraitu zituen.
Kultura senidetzea izanik, Torredembarrako lagunek ere haien kultura erakutsi zuten Ball de diables, Ball de Serralonga, Ball de Bastons, Ball de Pastonets eta Colla castellera nois de la torre taldeen eskutik.
Kalejira ikusgarria izan zen. Su ekitaldia, dantza tradizionalak eta castelles-ak nahastu zituzten. Okendo plazan eta Isla plazan erakustaldiak egin zituzten.
Aurretik, Lasarte-Oriako lagunek Topaketaren oroigarri gisa txapelak banatu zizkieten talde guztiei, baita Pat Rice irlandarrari ere. Kultur talde katalanek ere haien oroigarriak eman zizkieten.
Erabakitzeko eskubidea
Aldarrikapenerako tartea ere izan zen arratsaldean.
Sare eta presoen senideek maiatzaren 29n presoen eskubideen alde Lasarte-Oriatik pasako den trenean parte hartzera deitu zuten.
Erabakitzeko eskubidea eta presoen eskubideak izan zituen hizpide Lluis Suñe Torredembarrako zinegotziak.
Ostean, herriko talde baten eskutik gorputza astindu ahal izan zen.
Gauean, Gure Esku Dagoko lagunen eta herritarren eskutik, erabakitzearen eskubidearen aldeko kriseiluz bete zen Lasarte-Oriako zerua.
Dastaketa
Igandean berriz, dultzaineroen dianak esnatu zuen herria.
Eguerdian, Herrialde Katalanetako produktuak dastatzeko aukera izan zen bermutarekin batera, hala nola, pan amb tumaca edo butifarra..