Azkorteko erromeria, usadioa jarraituz

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 2a, 11:00

Bihar, maiatzaren 3a, Santa Krutz eguna dugu. Buruntza inguruko baserritarrek egun berezi hori ospatu ohi dute Azkorteko ermitara erromeria egin eta Gurutze Santuko Ama Birjina gurtuz. Usadioari jarraiki, Urnietako bizilagunak izango dira bihar egun seinalatua ospatzen; lasarteoriatarren txanda, berriz, igandean maiatzaren 8an izango da.

Ttakun kultur elkarteak, Lasarte-Oriako Udalaren eta herriko hainbat talderen laguntzaz, erromeria goiza ederra antolatu du ermitaren inguruan.

Erromeria

Lehenik, 11:00ak aldera, Ama Birjinaren ohorezko meza  izango da ermitan. Honetan Alboka Abesbatzeko kideen kantuez gozatu ahalko da.

Amaitzean, Ttirriki Ttarraka eskolako lagunek haien doinuekin alaituko dute eguna.

Herri-kirolek ere izango dute bere tartea. Telleria anaiak harri-jasotzaile lanetan eta Mugertza anaiak aizkora lanetan izango dira.

Erakusketako lanez gain, erronka ere ikusi ahalko da. Bi bikote osatuko dira, Telleriatar eta Mugertzatar bana bikoteetan eta zehazteke dagoen lan bat egin beharko dute.

Amaitzeko dantza egiteko tartea izango da Ttirriki Ttarraka kideko lagunek.

Taberna

Honetaz gain, erromeriara hurbiltzen diren lagunek indarrak berreskuratzeko aukera izango dute ermita ondoan egongo den tabernan. 

Odolkia, txorizoa, salda beroa eta edariak izango dira salgai.

Autobusez edo oinez

Antolatzaileek gogoratzen dute, egun horretan ermitara ezin dela kotxez igo.

Erromeriaz gozatu nahi duten herritarrek oinez edo autobusez egin dezakete Azkortera bidea.

Autobus zerbitzua goizeko 9:00etan hasiko da Biyak Bat erretiratuen egoitza aurreko geltokian.

Jaitsiera ere autobusez egin ahalko da. Zerbitzua erromeria amaitu artean egongo da martxan.