Gure herriko lehen sektoreko produktuak erabiliz, plater eta postre gozoak egiten ikasiko dute haur eta helduez osatutako bikoteek.
Maiatzeko lau astelehenetan egingo dira saioak, 9, 16, 23 eta 30an.
Saio bakoitzean plater bat landuko da menua osatuz: lehenengo platera, bigarren platera eta postrea.
Azken saioan, lehiaketa berezia egingo da ikasi dituzten sukaldaritza teknikak erakusteko.
Tailerra arratsaldeko 18:00etatik 19:30era eskainiko da. Ikastaroa egingo den lekua zehazteke dago oraindik.
Bikoteka izena eman beharko da. 2004 eta 2011 urte artean jaiotako haurrek parte hartuko dute honetan eta heldu batek lagunduta egingo dute tailerra. Aita-ama, aitona-amona, izeba-osaba... izan daiteke. Gehienez, 10 bikotek parte hartu ahalko dute ikastaroan.
Ikastaroko prezioari dagokionez, Ttakuneko bazkideek 33 euro ordainduko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 36 euro.