Bizitza umorez betetzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 28a

Umore oneko pilulak hartu zituzten atzo Emakumeen Zentro Zibikora hurbildu ziren emakumeak.

Emakumeen Zentroko kide eta herritarrek bizitzari umore onez aurre egiteko umore-terapia tailerra egin zuten.

Nagore Vazquez psikologaren laguntzaz, emozioak kudeatu eta umore ona nagusi izateko ariketa ezberdinak burutu zituzten saioan zehar.