Estimulazio kognitiboko taldeetan plaza libreak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 26a

Lasarte-Oriako Udalak, mendekotasuna prebenitzearen eta norberaren autonomia sustatzearen helburuarekin, estimulazio kognitiboko bi talde dauzka eta plaza libreak daude bi taldeetan.

Zerbitzu horren hartzaileak arazo kognitiboak dituzten pertsonak dira, betiere gaixotasunaren hasierako edo tarteko etapetan badaude. Taldeko jardueren bitartez eta monitore baten laguntzarekin, gaitasunak lantzen eta estimulatzen saiatzen dira, memoriako eta kalkuluko ariketen bidez, albisteak irakurriz, idatziz, ohiko ibilbideak gogoratuz...

Interesatua dagoen edonork aldez aurretik bere langile sozialarekin egon beharko du, hark kasu bakoitzaren balorazioa egingo baitu. Hitzordua eska dezakete bai Villa Mirentxura etorrita, baita 943 376 179 telefonora deituta ere.