Uztailaren 18tik 27ra Albenizen egingo dute egonaldia LH3-LH4 mailako lagunek eta zaharrenek uztailaren 17tik 29ra 'Mugarik gabe' kanpaldian parte hartuko dute.
Izena ematea Ttakuneko bulegoan egin behar da maiatzaren 5a baino lehen.
Inskripzioa egiteko Ttakuneko bulegoan eskuratu ahalko da izena emateko orria.
Honetaz gain, gaztearen NAN eta familia liburuaren kopia ere beharrezkoa da.
Plaza ordainketa egitean baieztatuko da eta plazak esleitzeko orduan, hurrenkera kontuan izango da.
Oporraldien ordainketa egiteko bi aukera daude, bata Ttakuneko bulegoan txartelaz egitea edo Kutxabankeko 2095-5048-18-1061552351 kontuan diru-sarrera egitea. Honetan haurraren izena jarri behar da kontzeptuan.
Begirale lan-poltsa
Bestalde, Udako Txoko edo Donemiliagako edo Albenizeko aterpetxeetako egonaldietan begirale lanak egin nahi duten gazteek gaur dute izena emateko azken eguna.
Hauek bi baldintza bete behar dituzte: 18 urte baino gehiago izatea eta euskara maila altua izatea. Honetaz gain, titulazioa eta esperientzia ere kontuan izango dira.
Lan-poltsaren parte izateko Ttakun Kultur elkartean eskuratu ahalko duten dokumentu bat bete behar dute interesatuek eta honekin batera titulazioen edo agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte.