Ikasitakoa plazaratzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 23a

Erakustaldia egin dute gaur goizean LOKEko gimnastek. Guraso, lagun eta ahaideen aurrean, hilabeteotan ikasitakoa plazaratu dute Udal Kiroldegian.

Denboraldian zehar behin eta berriro entrenatutako koreografiak erakutsi dituzte gaur LOKEko gimnastek, udal kiroldegian. Jendetza gerturatu da ikuskizunaz gozatzera; txalo zaparrada ozenekin saritu dute Maite Ruedaren nesken ahalegina. Uztaiak, mazak, pilotak... Orotariko materialak erabiliz, emanaldi ikusgarriak burutu dituzte ikasle denek, hasi alebinetatik eta seniorretaraino.