Sasoi betean dira Buruntzazpiko juniorrak. Horrela erakutsi zuten Zarautzen, iragan igandean. Luken Carbayeda podiumaren maila gorenera igo zen, 02:03:21eko denbora eginda. Sprintean gailendu zen herritarra; bigarren izan zen Xabier Murgiondo (Ulma) eta hirugarren Eneko Martinez (El Proex-Iturribero). Haren taldekide Iñigo Altuna hamalaugarren helmugaratu zen, 02:04:03ko denborarekin. Meta bolantea irabazi zuen Altunak.
Asteburu honetan hitzordu garrantzitsua daukate Bazpiko juniorrek. Gipuzkoako XXII. Klasikan hartuko dute parte; Oñatin jokatuko da. Proba horretara sailkapen orokorreko lider gisa iritsiko da Carbayeda: 81 puntu bildu ditu orain arteko sei probatan. Sei puntura dago Xabier Murgiondo, eta 25era Luis Mari Garikano. Postu batzuk atzerago ageri dira Carbayedaren taldekide Jokin Alberdi -27 puntu ditu- eta Iñigo Altuna -7 patrikaratu ditu orain arte-.