Zubietako Udako Txokoen izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 22a

Zubietako Guraso Elkarteak uztaila eta abuztuan zehar haur txokoak antolatuko ditu Zubietan, 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduak.

Egitaraua zehaztu gabe badago ere, txokoak goizetan izango dira. Haurrek lagun artean jolastu, tailerretan parte hartu, irteerak egin etab. luze bat egiteko aukera izanen dute Ttakun elkartearen gidaritzapean.

Txokoetan parte hartzeko, apirilaren 30a arte aurretiko izen emate epea zabalik dago. Interesatuek zubietatxoko@gmail.com helbidera idatzi dezakete izen emateko eskatuz. Paperean egin nahi duenak, inskripzio orriak Zubietako eskolan eskuragarri izanen ditu.