Lan prekarietatearen aurka mobilizatzen jarraitzen du LAB sindikatuak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 18a

Ekainera bitarte iragarritako mobilizazioak burutzen segitzen du LAB sindikatuak. Tajamarreko biribilgunean elkartu dira gaurkoan, arratsaldeko zazpietan. Euskal Herriak eta batez ere Lasarte-Oriak pairatzen dituen langabezia-tasa altua eta prekarietatea salatzea dute xede ekintza horiek. Halaber, independentzia planteatzen dute arazo horiek konpontzeko alternatiba gisa.

Eszenatokia aldatuz doa, baina LABek egiten dituen aldarriak ez. Euskal Herrian eta batez ere gure udalerriak pairatzen dituen langabezia-tasa altua eta prekarietatea salatze aldera, sindikatua hainbat mobilizazio burutzen ari da Lasarte-Oriako hainbat tokitan. Ekainera bitarte iraungo dute ekintza horiek. 

LABen aburuz, lan-baldintza horiek hobetzeko "ezinbestekoa" da burujabetza ekonomikoa, eta, horregatik, independentzia proposatzen du alternatiba gisa. 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lan-astea eta "lan banaketa eta diruzalekeriaren aurrean langileon osasunaren defentsa" ere aldarrikatzen ditu, besteak beste.

Lasarte-Oriako LABeko kideei egindako elkarrizketa