Gotzon Huegun Ibilbidearen Elkar sariaren egile

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 17a, 16:00

Elkar Fundazioak apirilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:30etik aurrera lehenengoz Elkar sariak banatuko ditu.

Honekin batera Joseba Jaka bekaren irabazle nor den jakinaraziko dute.

Sari berri hauen barruan, urtero ibilbidearen elkar saria banatuko du. Saridunari urtero emango zaion artelanaren egilea Gotzon Huegun eskultore herritarra dugu. 

Egurrez egindako obra da eta egilearen hitzetan, “gaur eguneratzeko prozesua, elkarlana, ibilbide baten jarrera” izan zituen buruan egiterakoan.

Aurten Gerediaga elkarteak hartuko du saria, 50 urtez Durangoko Azoka antolatuaz egindako lanagatik.