Peruko hezkuntza eta gizartea aztertzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 16a

Lasarte-Oriara beste herrialdeetako errealitatea ekartzeko herriko gazte talde batek 'Lasarte-Oriatik mundura, mundutik Lasarte-Oriara' hitzaldi zikloa antolatu du. Kuba, Sahara edo Palestinari buruz hitz egin dute dagoeneko. Gaur Peru izan da hizpide.

Nerea Arteaga eta Uxune Iparragirreren eskutik, Villa Mirentxura hurbildu diren herritarrek bertako hezkuntza sistema, ohiturak eta bizimodua ezagutu ahal izan dituzte.

Peruko hainbat objektu erakutsi eta bertako jakiak ere dastatu ahal izan dira.